Bilbao

Foru Aldundiko Jauregia

DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia 1900eko uztailaren 31n inauguratu zuten, San Ignazio egunez (Bizkaiko zaindaria). Polemika handia sortu omen zen fatxadako ornamentazio biziarengatik.

Luis Aladrén arkitektoak diseinatu zuen; estilo eklektikoa du, monumentalismoa, barrokismoa eta Erdi Aroko iradokizunak nahasten direla, eta eraikin solido eta handientsuetan bere boterearen aztarna uztearen mentalitate burgesa ikusten da.