Vitoria-Gasteiz

Faroles Museoa

Directorio Museo Faroles2

Museo berezi honek beiraki polikromatuzko 271 pieza erakusten ditu, orain dela 100 urte baino gehiagokoak. Farol horiek Gasteizko erdialdetik zehar prozesioan eramaten dira Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuaren 4an.

Ezkogileen gremioak (kandelagileek, alegia) Andre Maria Zuriaren Kofradiaren sorrera bultzatu zuen 1613an hura gurtzeko zaletasuna hedatzearren. Andre Maria Zuria hiriko zaindari nagusia da 1922tik. 1954an Hiriko Erregina izendatu zen handitasunez.

Manuel Díaz de Arcaya gasteiztar irakasleari –Zaragozan bizi zen garai hartan– 1895ean bururatu zitzaion farolen arrosario bat egitea, Andre Maria Zuriaren omenez abuztuaren 4ko gauean egiten zen prozesio apalari ospe handiagoa ematearren.