Donostia / San Sebastián

Euskal Jaiak

Iraila

esukal jaiak aizkolariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896. urtean Fiestas Euskaras izeneko jaiak sortu zituen.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-lehiaketak ziren programako ardatzak, zeinek nekazaritzako eta abeltzaintzako teknika onenak saritzen baitzituzten. Horretaz gainera, literatura-lehiaketak, dantzak eta herri-kirolak antolatzen zituzten, bertako ohiturak eta folklorea goresteko.

Donostiako Udalak 1927an Euskal Astea antolatu zuen lehenengoz José Antonio Beguiristain alkatearen aginduz. Irailaren 8tik 18ra bitartean, euskal kulturaren inguruko ospakizun ugari egin ziren: antzerkia, musika, kirolak eta dantzak. Santa Maria elizan ohorezko salbea egin aurretik, Konstituzio plazan hasiera eman zitzaion euskal asteari aurreskua dantzatuz.