Euskal Itsas Museoa Donostiako kaian dago, kontsuletxea izan zen dorretxean (XVIII. mendearen erdialdeko eraikina).
Euskal Herriko itsas ondarea eta historia kontserbatu, aztertu eta hedatzeko sortutako zentroa da Euskal Itsas Museoa. Museoak helburu horiek jarraitzen ditu jarduera-eremu guztietan: hezkuntza-jarduerak, ikerketa, argitalpenak, erakusketak eta itsas ondarea berreskuratu eta babesteko jarduerak.