Hondarribia - Irun

Erdi Aroko Azoka

Ekaina (Hondarribia)

Fiesta medieval Hondarribia

Ekainean Hondarribia Erdi Aroko hiri bilakatzen da urtero.

Larunbat goizetik igande gauera, Alde Zaharrak duela ehunka urte izan zenaren itxura hartzen du (garrantzi handiko tokia izan zen), eta mota guztietako jarduera eta erakusketak eta artisautza- eta elikagai-postuak izaten dira.

Zurgin, errementari, upelgile, urregile eta harginak Erdi Aroko herrigunera itzultzen dira, garai hartako artisauek nola lan egiten zuten erakusteko.