150 artelanetik gora (eskultura, pintura eta urregintza) erakusten dira Donostiako Elizbarrutiko Museoaren 400 metro karratutik gorako espazioan.
Elizbarrutiko ondare kultural eta artistikoaren lagin bat da, Erdi Aroko artea, arte modernoa eta garaikidea jasotzen dituena. Koruko Andre Mariaren basilikan dago museoa, eta basilika bera ere museoaren parte da.