Bilbao

Bilboko Udaletxea

Ayuntamiento 1

Bilboko udaletxea San Agustin komentua zenaren orubean dago; komentu hori suntsitu egin zen lehenengo gerra karlistan.

XIX. mendearen bukaeran (1892) eraiki zuen Joaquin Rucoba udal arkitektoak, Arriaga Antzokia eraiki zuen berberak.

Frantziako bigarren inperioko estiloko eraikina da, kanpoaldeko zeharkako lerro gogor eta ederrak dituelako gailentzen da, eta fatxada nagusia Fiaten eta Garamendik, Basterrak eta Larreak osatutako taldearen eskulturek apaintzen dute.