Bilbao

Bilboko Arte Ederren Museoa

Museo Bellas Artes Bilbao

Arte Ederren Museoa, 1908an sortu eta 1914an ireki zena, eta Arte Modernoko Museoa, 1924an inauguratua, dira egungo museoaren jatorriak.

Bi erakundeak eta haien bildumak 1945ean bateratu ziren, eta urte hartan eraiki zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zitzaion, eta, 2001eko eraberritze garrantzitsuarekin, museoak gaur egun duen itxura eman zitzaion; gainera, 1.000 metro karratu gehiago eman zitzaizkion artelanak erakusteko guneari.