Bilbao

Bidebarrietako Liburutegia

biblioteca de bidetarrieta

Bidebarrietako liburutegia, estilo frantziar eklektikokoa, Severino Atxukarro arkitektoaren lana da.

XIX. mendearen amaieran eraiki zen, El Sitio Sozietatearen egoitza izateko. Gerra karlistetan hiriak jasan zituen setioetan Bilbo defendatu zuen laguntzaile taldearen oroimenez eratu zen El Sitio.

Gaur egun, Liburutegia hiriko gune kultural garrantzitsuenetako bat da, eta 100.000 liburu baino gehiago ditu.