Hondarribia - Irun

Bidasoko Interpretazio Gunea

Centro de Interpretacion del Bidasoa

Zentroak hiru hiriei buruzko informazioa banatzeko harrera bat du. Erakusketarako gune bat ere badu, hiru gai nagusi hauekin erlazionaturiko panelekin: inguruko bioaniztasuna, Eurovelo sarea eta Donejakue Bidearen Irungo zatia.

Erakusketarako gunean, Bidasoa topagune dela, harekin erlazionaturiko gaiak erakusten dira, “Ibai izena duen herrialde bat”, aduanaren historia eta gauden tokiaren garrantzia azaltzen dira, eta eskualdetik pasatzen den Donejakue bidearen eta Eurovelo ibilbidearen azalpenak ere ematen dira; izan ere, puntu honetan dago Baiona-Iruña ardatzeko Informazio Gunea.