Begoñako Andre Maria (Bizkaiko zaindaria eta ama espirituala) gurtzeko basilika Bilbo osoa ikusten den muino batean dago. Alde Zaharretik joan daiteke hara, oinez edo Itxaropen kaletik ateratzen den igogailua erabiliz.
Eliza XVI. mendekoa da eta trazadura gotikoa du. Haren inguruan parke zabal bat dago, antzinako Etxebarria lantegi metalurgikoaren orubea eta izena jaso dituena; gaur egun tximinia bat mantendu da, lantegi zaharraren lekuko.