Donostia / San Sebastián

Basque Culinary Center

basque culinary centre

Basque Culinary Centerreko eraikina, 2011n amaitua, Miramongo Teknologia Parkearen magal batean dago.

VAUMM estudioak diseinatu zuen. Eraikina ingurunearekin organikoki integratzen da, eta magalaren desnibela aprobetxatzen du barneko espazioa goitik (sarrera, jatetxea…) behera (ikasgelak eta laborategiak) antolatzeko.