Artium kultura-jardueren zentro eta museo bat da, eta haren eginkizuna da eginkizuna ondare garaikidea bildumatu, ekoitzi, zabaldu, ikertu eta ezagutaraztea, kultura garaikidean heztea, eta gaur egungo sorkuntzaren inguruko esperientziak garatzen laguntzea.
Artium museoak, egungo artearen eta kulturaren esperientziaren bitartez, gizartearen kontzientzia kritikoa garatzen du, eta, era berean, irudi garaikidea eta artearekin eta kulturarekin konprometitua egotearen irudia ematen dio Arabari eta Gasteizi.
Artium, museo gisa eta jarduera kulturalen zentro gisa, erreferentzia bat da egungo sorkuntza zabaltzen eta ondarearen eremuan egiten duen lanagatik.