Vitoria-Gasteiz

Arte Ederren Museoa

Museo Bellas Artes 1

Arabako Arte Ederren Museoa Davilako kondearen etxebizitza-hotelean dago. Luque eta Apraiz arkitektoek eraiki zuten 1912an Ricardo Augustin eta Elvira Zulueta senar-emazteen aginduz.

Multzoa, eraikina eta bildumak monumentu historiko-artistiko izendatu ziren 1962an. 1965ean Guinea arkitektoak museoa handitu zuen atzeko aldean, eta korridore batekin elkartu zitzaion lehengo eraikinari.

Gaur egun, XIX. mendeko lanekin hasten dira bildumetarako bisitak.