Arma Plaza Hondarribiko kultur baliabideak hedatzeko sortu da.
Hondarribiko hirigune historikoan dago, Arma plazako 9.ean, Karlos V. aren gazteluaren (gaur egun paradorea da) aurre-aurrean; eraikina 2009an birgaitu zen.
Hondarribiko kultura- eta historia-arloko informazioa hedatzeko gunea da, urte osoan zehar zabalik egoten da (egunero), eta sarrera dohainik du.