Vitoria-Gasteiz

Arma Museoa

Museo Armeria

Arabako Arma Museoaren garrantzia ez da bildumara mugatzen; horrez gainera, XIX. mendearen bukaeraren eta XX.aren hasieraren artean Euskal Herrian armagintzak izan zuen garrantzia erakusten du. Arma-lantegi asko sortu ziren garai hartan, eta haiek ere azaltzen dira Museoan.

Historiaurretik XX. mendearen hasierara arteko eraso- eta defentsa-armek eta haiekin erlazionatutako tresnek osatzen dute batez ere bilduma, eta informazio osagarria ematen duten osagaia ere badira.

Interes pedagogikoa da nagusi, baina armen forman eta apaingarrietan islatzen diren alderdi artistiko eta teknologikoak ere erakusten dira.