Vitoria-Gasteiz

Arkupea

LOS ARQUILLOS

Olagibel arkitekto gasteiztarrak arkupe multzo bat sortu zuen mendi maldaren okerdura zuzendu eta hiria Erdi Arotik Aro Garaikidera zabaltzeko. Arkupeak 1787. eta 1802. urteen artean eraiki ziren. Arkupe eta balkoiek ibilbide eder bat osatzen dute etxebizitza partikularren ondoan, gainean eta azpian.

Multzoak bi parte nagusi ditu: lehena San Frantzisko aldapatik doana eta bestea San Migel elizaren azpikoa.