2008an inauguratu zen Arkeologi Museoaren egungo egoitza, eta museoaren helburua da lurraldearen historiari buruzko ezagutza zabaltzea, iragana eta egungo gizartea konektatuz.
Erakusketa-eremuak, bi solairutan, Bizkaiaren historia kontatzen du bertako biztanleek historiaurretik gaur egun arte utzi dituzten aztarnen bitartez.
Museoaren helburua da, halaber, material arkeologikoak biltegiratu, kontserbatu eta zaharberritzen direla bermatzea. Bizkaian egindako indusketetako objektuek osatzen dituzte museoko bildumak.