Vitoria-Gasteiz

Andre Maria Zuriaren jaiak

Abuztua

Fiestas de la Virgen Blanca Bajada Celedon 1

Abuztuaren 4tik 9ra Gasteizen ospakizun berezi bat izaten da, Andre Mari Zuriaren jaiak.

Abuztuaren 4an gasteiztarrak Andre Maria Zuriaren plazan elkartzen dira, San Migel elizako erloju zaharrean arratsaldeko seiak jotzeko zain, orduan pizten baita txupinazoa, Andre Maria Zuriaren jaien hasiera iragartzen duen txapligua; eta, jarraian, festetako une gorena dator, Zeledonen jaitsiera.