Vitoria-Gasteiz

Ajuria Enea jauregia

Ajuria Enea

Gasteizko egoitza-gune bikainenetako batean dago 1980tik lehendakariaren egoitza ofiziala den Ajuria Enea jauregi ederra.

1920an eraiki zuten, Serafin Ajuria industrialariak eskatuta. Estilo erregionalistako eraikin bat da.

Kanpoko itxurari dagokionez, arte neoeuskaldunaren elementu arkitektoniko guztiak ditu: arku-multzo bikoitza beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta zerura begira dauden pinakulu ederrekiko hegal zabala, teilatuan.

Sarrera mugatua du.