Noblea eta dotorea. Halakoa da Aieteko parkea. Hiria inguratzen duten mendixketako batean dago, eta lorategi ikusgarriak eta, jakina, jauregia, nabarmentzen dira.
Jauregiaren hormak hainbat pertsonaia aristokratikoren joan-etorrien lekuko izan ziren. Esate baterako, Isabel II.a erregina, Ingalaterrako Victoria erregina, Maria Kristina erregina eta Alfontso XIII.a erregea han bizi izan ziren hainbat udatan.