Euskadi

Gure kultura zaharra eta gure identitatea nabari dira helmuga bakoitzean.

Ezagutu Euskal Herriaren xarma

Gure herria toki paregabea da bizitzeko, eta, horrez gainera, hamaika txoko ditu ezagutzeko, plan ugari egiteko, eta ospakizun kulturalak guztiontzako.

Euskaldunon izaera bakarra denez, eta historia berezia eta sustrai kultural eta sozial errotuak ditugunez, gure tradizioak, folklorea eta mitologia bereziki jatorrak eta biziak dira. Euskadi, zalantzarik gabe, errealitate-mosaiko aberatseko herria da, paisaien eta pertsonen kontrasteak dituena, tradizionala eta modernoa aldi berean.

Euskadin aurkituko duzuna

Euskadin harreman estua dugu naturarekin. Alde batetik, itsasoa dugu, zeinak itsas izaera eta kostaldeko herrien esentzia eman baitio gure herriari. Bestetik, barrualdea dugu, haran eta mendi berde-berdeekin. Herri eta landaguneek benetako Basque Style bizimodua harrotasunez bizi, zaindu eta partekatzen dute, zeina gure herritik kanpo ere ezaguna egin baita.

Euskara ere gogoan dugu. Europako hizkuntza zahar biziena da.
Euskaldunontzat bizitzeko eta komunikatzeko modu bat da, partekatzea eta sentitzea gustatzen zaiguna. Hizkuntza aberats bat da, soinu eta erritmo desberdinak dituena Euskadiko herri eta hiriburu bakoitzean, eta diziplina bakar eta bereziak ditu. Gure kulturaren funtsa da, zentzurik zabalenean.

Euskadi INTERESEKO ARTIKULUAK

Ikusi gehiago  

Donostiako Zurich Maratoia 2025 ate joka dugu

Azaroaren 23an, Donostiak lasterketa ospetsu honen 46. edizioa hartuko du. Lasterketak 42, 21 edo 10 kilometro izan ditzake, eta Kontxako pasealeku enblematikoa eta hiriaren erdialdea zeharkatuko ditu, Bulebarrean giro bikainarekin bukatzeko. Abiadura handiko running-aren …

Continuar leyendo  

V. HONDARRIBIKO MUSIKA-FILM LABURREN JAIALDIA

Azaroaren 13, 14 eta 15ean, AMUA Musika-Film Laburren Jaialdiaren V. edizioa egingo da Hondarribian. Urtengo edizioan aurreko edizioan gehitutako bi atal berriak ere mantenduko dira: batetik, AMUA EITB BIDEOKLIP LEHIAKETA, bideoklip lehiaketa bat da, …

Continuar leyendo  

Retro Clásica 2025 Bilbora dator

Azaroaren 7tik 9ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre (BEC) ibilgailu klasikoen hiriburu bihurtuko da Retro Clásica Bilbao 2025 erakusketarekin. Gozatu antzinako eta bildumako auto eta motor klasikoen erakusketa ikusgarri batez.Deskubritu motordun mirari hauen salerosketarako Corral …

Continuar leyendo