Vitoria-Gasteiz

Hirigune historikoan has zaitezke, Gasteizko historian zeharreko paseo izugarri bat egingo baituzu. Plaza politak, kantoiak eta eliza gotikoak ikusteko aukera izango duzu. Jauregi errenazentista dotoreak ikusiko dituzu; besteak beste, Goiuri, Montehermoso, Eskoriatza-Eskibel eta Bendaña jauregiak. Azken horretan, Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa daude, munduko karta-bilduma onenarekin.

Turismoa Gasteizen

Andre Maria Zuriaren plazan geldiune bat egin ondoren, gomendatzen dizugu bisita gidatu bat egitea: ordu eta erdi irauten ditu, eta hiriaren eta haren historiaren gaineko ikuspegi orokor bat emango dizu. Ez egin zalantzarik, eta zoaz turismo-bulegora, ibilbideen eta erreserben berri izateko.

Santa Maria katedrala bisitatzea ere aholkatzen dugu. Han egindako zaharberritze-lanek zenbait idazle inspiratu zituzten; batzuk aipatzearren, Ken Follet, Pablo Coelho eta Toti Martinez de Lezea. Eta hiriko harresian (XI. mendekoa) hiriaren ibilbidea gordetzen da harri ederren artean: Gasteiz izeneko herrixka bat izatetik gaur arterainokoa.

Gastronomia da Gasteizko beste alderdi erakargarrietako bat, artea sukaldaritza baita hemen. Baduzu non aukeratu: menu ugari, pintxoen ibilbidea eta Euskadiko jatetxe nabarmenenetako batzuetako kartak.

Eta zer dago hoberik eta osasungarriagorik eguna pasealdi eder batekin osatzea baino. Floridako parkea bisitatu eta Senda ibilbidean jarraitzea da aukeretako bat. Hiru kilometroko oinezko-gune bat da, zuhaitz ugarikoa, eta hainbat parke eta jauregitxo ditu inguruan. Armentiako basilika erromanikoraino jarraitzen du ibilbideak; zoragarria da hango ataria.

Vitoria-Gasteiz argazki galeria

Dena ikusi

Gasteizi buruzko artikulu interesgarriak

Zinemastea

Jaialdia finkatuta dago jada hiriko kultura-agendan, eta egile-filmen, estreinaldien eta nazioarteko zinema independentearen hautaketa zaindu bat hurbiltzen die ikus-entzuleei. Edizio hau berritasun batekin datorkigu: emanaldi guztiak Arkabian egingo dira, zazpigarren artean espezializatutako giro hurbila …

2025ko gabonak Euskadin

Gasteiz Bisita gidatuak, museoak eta erakusketak, gastronomia eta azokak, haurrentzako programazioa… Gasteiz magiko bihurtzen da gabonetan. Nortasun-zeinu nagusien artean, Florida parkeko aire zabaleko izotz-pista, txirrista eta monumentu-jaiotza daude.   Bilbao Ez ezazu galdu gabonetako …

Gasteiz fantasiaz jantziko da

Azaroaren 3tik 7ra, hiria ametsezko eszenatoki bihurtuko da ‘’Tartalo’ Fantasiazko Antzerki Jaialdiari esker. Goi-mailako nazioarteko topaketa horretan, aztertuko da mitoek arteei nola ematen dieten forma literaturaren, zinemaren, arte eszenikoen, ikusmen-arteen eta baliabide berrien bidez. …

Vitoria-gasteiz Direktorioa

Ikusi gehiago