Hondarribia - Irun

Bidasoa Ibaiaren bokalean Txingudiko Badia dago, Hondarribiko eta Irungo herriek inguratua.

Zer ikusi Irunen eta Hondarribian

Hondarribia hiribildu gotortu ederra da. Ezinbestekoa da Marina auzoa bisitatzea, eta, bertan, itsas usaineko marinelen etxe koloretsuez eta pintxo-taberna eta jatetxeetako giroaz gozatzea. Arrantzale Kofradia dugu arrantza-portu horren jardunaren erakusgarri, eta esan beharra dago kalitate bikaineko produktuak eskaintzen dituztela bertan. Parte zaharreko arkitekturak bertako kaleetan barrena ibiltzeko gonbita egiten digu, bidean bertako plaza ederrak, Erdi Aroko arkitektura, monumentuen aberastasuna eta egundoko harresiak aurkitzeko: Arma Plaza, Carlos V.a Enperadorearen Gaztelua (gaur egun, Paradore Nazionala) eta Jasokundeko Andre Maria Eliza dira Hondarribiko top tokietako batzuk.

Historia oparoaren jabea Frantziarekiko mugan duen kokapena tarteko, Bidasoa ibaiaren eta Aiako Harriaren arteko hiri honek naturagune ederra eskaintzen digu, baita merkataritza-bizitza harrigarria ere. Horrez gain kultura- eta monumentu-eskaintza nabarmena dauka. Irunera datorrenak OIASSO Erromatar Museoa bisitatu behar du ezinbestean, bertan biltzen baita Euskadiko erromatar aztarnategi nagusiko aztarnen zati handi bat.

Badian barrena ibiltzea eta aldameneko Hendaia bisitatzea hiri hori eta Hondarribia lotzen dituen ontzian. Esperientzia hori ere ezinbestekoa da helmuga hau aukeratzen duzuenentzat. Hala, Txingudiko badia osatzen duten hiru udalerriez —Hondarribia, Irun eta Hendaia— gozatuko duzue.

Hondarribia – Irun argazki galeria

Dena ikusi

Hondarribia eta Iruni buruzko artikulu interesgarriak

V. HONDARRIBIKO MUSIKA-FILM LABURREN JAIALDIA

Azaroaren 13, 14 eta 15ean, AMUA Musika-Film Laburren Jaialdiaren V. edizioa egingo da Hondarribian. Urtengo edizioan aurreko edizioan gehitutako bi atal berriak ere mantenduko dira: batetik, AMUA EITB BIDEOKLIP LEHIAKETA, bideoklip lehiaketa bat da, …

Kutxaren Eguna Hondarribian: 600 urte baino gehiagoko historia bizia

Ikus ezazu uztailaren 25 guztietan ospatzen den tradizio berezi hau. Santiago Apostoluaren Egunean, kofradiaren historia gordetzen duen kutxa buru gainean daraman gazte baten ondoan desfilatzen dute arrantzaleek. Parrokiaren urteko balantzea irakurri ondoren, gaztea itzuli …

San Pedro eta San Martzial Jaiak 2025 Irunen

Sanpedroak eta Sanmartzialak ate joka ditugu! Jai-giro paregabeagatik dira ezagunak, eta, edizio honetan ere, ez da Estatuko artisten eta txarangen musikarik faltako, ezta jarduera kultural eta herrikoiak ere, eta, jakina, ezta San Martzial Alardea …

Hondarribia-irun Direktorioa

Ikusi gehiago