Turismoa Donostia / San Sebastián
Arkitekturaren historia ikus dezakegu Donostian, eta, horren erakusgarri, mota askotako eraikinak aurki ditzakegu: batetik, eraikin klasikoak eta Belle Epoqueko lanak, eta, bestetik, abangoardiako eraikin modernoak —Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditoriuma adibidez—, estetika tradizionalarekin batera bizi direnak.
Oso kultura-agenda aktiboa dauka, eta horregatik, besteak beste, Kulturaren Europako Hiriburu izendatu zuten 2016. urtean.
Hiriak museo-eskaintza zabala dauka. Besteak beste, San Telmo Museoa, Euskadiko museorik zaharrena dena, Tabakalera, Aquariuma eta Untzi Museoa. Eskulturak ere badu bere leku magikoa: Chillida-Leku Museoa, non Eduardo Chillida artista donostiar bikainaren lanak natura garbienarekin uztartzen diren. Eureka! Zientzia Museoa, eta haurrentzat bereziki, Zientziaren Kutxagunea dugu; museo horretan ukitzea ez dago debekatuta, eta, alderantziz, bisitariak harreman zuzena eduki dezake laginekin eta esperimentuekin.
Gastronomia artea da hiri honetan, benetako nortasun-ikurra. Michelin izarrei esker mundu osoan ospetsu egin diren jatetxeekin hasi eta miniaturako sukaldaritzaraino. Azken horren ildotik, bisitariak barra ikusgarriak miretsiko ditu, eta bertakoen konpainian pintxoak janez gozatu ederra hartuko du, euskaldunon ohiturarik hedatuenetako batekin bat eginik.
Merkataritza-eskaintza zabala banatzen da Donostiako auzo guztzietan barrena. Tokiko dendak erdialdean, ezbairik gabe erosketa-eremu nagusian, baita Gros auzoan ere, non zenbait denda xarmangarri biltzen diren. Eta, jakina, Bretxako azoka tradizionala.
Oinez eta bizikletaz ibiltzeko gogoa ematen duen hiria da. Pertsonen neurrira diseinatutako hiria, oinez erraz zeharka daitekeena.
Garraio publikoan modu erraz eta merkean mugitu nahi baduzu, Donostiako Turismo bulegoan San Sebastian Card eskura dezakezu, gomendatzeko moduko txartel bat horrela mugitzea aukeratzen dutenentzat.
Donostia / San Sebastián argazki galeria
- CAB puertodonostia 3
- CAB CHILLIDA
- CAB Vista aérea San Sebastián monte Urgull
- CAB Playa la Concha
- CAB paseo de la concha
- CAB peine
- CAB Donostia2
- CAB 01481
- CAB 03663
- CAB anochecer desde real club nautico
- CAB paseo de la concha 2
- CAB puertodonostia
- CAB 01497
- CAB 01488
- CAB Donostia1
- CAB 01496
- CAB puertodonostia 2
- CAB puentekursaal
- CAB BAHIASS
- CAB bahia de la concha
- CAB entrada puerto donostia
- CAB paseo maritimo
- CAB playa de la concha
- CAB puerto donostia
- CAB PANODonostia 021



























