Espainiako Bankuko eta BBVAko egoitzek Urkixo zumarkalera eta jesuiten egoitzara (harriz eta adreiluz egindako eliza neogotikoa) garamatzate fatxada eklektiko eta begiratokien artetik.
Urkixo zumarkaletik jarraituz, gure ezkerrera Bertendona kalea aurkituko dugu. Campos Elíseos antzokiaBertendonan ezkutatuta dago; desberdina, modernista izateaz lotsatzen dela dirudi. Correoseko eraikin monumentala ondoan du, eta kontraste handia egiten dute; azken hori arkitektura frankistaren adibideetako bat da, eta konplexurik gabe begiratzen du Urkixorantz.