Hondarribia - Irun

San Pedro eta San Martzial

Ekaina (Irun)

Alarde Irun

Ekainaren 30ean, San Martzial egunez, 1522an frantziar tropen aurka lortu zuten garaipena ospatzen dute irundarrek. Gertaera horren inguruan antolatzen dituzte irundarrek hiriko jaiak. San Pedro egunean (ekainaren 29a), hurrengo eguneko arma-alardean parte hartuko duten tropa eta armak ikuskatzen dira.
San Martzial jai bizi bat da, eta zentzumenen bidez gozatuko duzu: bolbora-usaina hirian, garaiko jantzi ikusgarriak, txilibitoen musikarekin batera partxe eta danborren soinuak, jendetzaren txaloak San Martzialeko desfilea igarotzen denean… baina, batez ere, jai integratzaile bat da, zenbat eta jende gehiagok parte hartu orduan eta erakargarriagoa baita.