Otsailaren 3an egiten da Bilbon San Blas eguneko erromeria tradizionala, eztarriko minak sendatzeko ahalmena omen duen martiri kristauaren omenez.
Arenal plazan jartzen diren postuetan erroskilla tradizionalak eta koloretako lokarriak eros daitezke, San Blas eguneko tipikoak.
San Nikolas elizako santuaren irudiaren aurrean bedeinkatzen dute lokarria bilbotarrek.
Tradizioari jarraituz, bederatzi egunez eduki behar da lepoan, eta gero erre egin behar da.
Behar bezala egiten bada prozesua, lokarria eraman duen pertsonaren eztarria urte osoan babestuko du San Blasek.