Hondarribia - Irun

Olentzero

Abendua (Hondarribia eta Irun)

OLENTZERO

Abenduaren 24an, Gabon gaua ospatzeaz gainera, euskaldunek Olentzero hartzen dute. Olentzero ikazkina da, eta egun horretan menditik jaisten da gauez etxeetan jostailuak eta opariak banatzera.

Euskal Herrian hainbat ekitaldi egiten dira figura horren inguruan. Irunen, egun horretan auzo-elkarteak, elkarte kulturalak, abesbatzak, ikastetxeak, lagun-taldeak eta abar biltzen dira, hirian zehar kantari ibiltzeko.