XXI. mendeko flamenkoaren zikloa 1999an sortu zen, eta Hegoalde gizarte etxeko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian izaten da. Artista hasi berriak eta ospe handikoak aritzen dira.
Orduan oso ezagunak ez izan arren, gaur egun flamenkoaren izar bihurtu diren kantari eta gitarra-jotzaile ugari etorri da ziklo honetara: El Cigala, Carmen Linares, Pitingo, Duquende, etab.