Kutxa Eguna jai handia izaten da, eta uztailaren 25ean egiten da, Santiago egunez.
1361eko abuztuan munduko erakunde sozial zaharrenetako bat sortu zen Hondarribian: Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia.
Arrantzatutakoaren ehuneko txiki bat ordaintzen zuten arrantzaleek, eta horren trukean pribilegio batzuk izaten zituzten, gizarte-segurantzaren antzeko zerbait: zahartzarorako berme ekonomikoa, aparailuen prezio merkeagoa… eta, horri esker, berme batzuk zituzten lan arriskutsuari aurre egiteko. Erakundeko botereak esku aldatzeko zeremoniaren une ikusgarriena Santiago eguneko (uztailaren 25a) desfilea da.
Neska gazte bat izaten da prozesioko protagonista, eta arraunlariek eskolta egiten diete kofradiako abadeei eta itsasontzietako patroiei erakundeko lokaleraino. Buruan kutxa darama, kofradiako ondarearen sinboloa, zeinaren barnean baitaude kofradiako eskuizkribu eta ondasunak; arraunlariek eta haien arraunek osatzen duten arkuaren erdian jartzen da.
Han, kutxa buruaren gainean eta xal zuri batez inguratuta duela, bere buruaren inguruan biratu beharko du ahal duen guztietan, tradizioak dioenez horren araberakoa izango baita urteko arrantzen arrakasta.