Bilbao

Ibaigane Jauregia

Palacio Ibaigane

Ramon de la Sota ontzi-jabe eta Euskalduna konpainiaren sortzaileak eraiki zuen; Gobernu britainiarrak sir titulua eman zion Lehenengo Mundu Gerran bere ontziekin kausa aliatuari lagundu izanagatik. Ibaigane jauregia da garai hartako baserrien antzeko etxe aristokratikoen eredurik onena.

Gainera, Athletic Club de Bilbaoren egoitza da; klubak ehun urtetik gora ditu, eta Europako zaharrenetako eta tradizio handieneko bat da. Ez du parekorik mundu guztiko futbolean, euskal jokalariak bakarrik izan baititu beti.