Hondarribia - Irun

Herri Giroa

Abuztua (Hondarribia)

Herri Giroa Jaia Hondarribian

Artisauek, musikariek, jatekoek, herri-kirolak eta erraldoiek jartzen dute giroa alde zaharreko kaleetan. Gorriz markatutako hitzordua Hondarribiko egutegian.

Izan ere, Herri Giroa dagoeneko tradizio bihurtu da, Hondarribiko Udalak abuzturo antolatzen baitu.

Hirigune historikoaren goialdean hondarribiarrak eta egun horietan kostaldeko hirian dauden turista ugariak aho zabalik uzteko proposamen ugari izaten da.

Arma plazan eta haren inguruan izaten da Herri Giroa.