Pazko astelehenean erromeria bat egiten da Ama Guadalupekoaren ermitan, eta jarduera ugari antolatzen dira, besteak beste, bertsolariak, sokamuturra, herri-kirolak, talogileak eta elikagai-azoka.
Hondarribiar eta bisitari asko izaten dira usadio zahar horretaz gozatzen; tradiziozaleentzat ere nahitaezko hitzordu bat da.