Eraikin hau 2007an berrinauguratu zen eta bost solairutan zehar 300.000 argitalpen aurki daitezke bertan.
Baina liburutegi honen gauzarik deigarriena da kristalezko fatxada apaintzen duten mundu osoko hizkuntzetan (latin, greko klasikoa edo swahili, adibidez) idatzitako 173 serigrafiak.
Egunaren orduaren eta eguzkiaren eraginaren arabera eraikinaren irudia nabarmen aldatzen da. Eraikina IMB arkitektoek diseinatu dute.