Otsaila jai-giroko hilabetea izaten da Irunen, eta jai horietako asko eskualdekoak dira; esate baterako, inude eta artzainen konpartsa, Gipuzkoako 3 herritan bakarrik egiten dena.
Hungariako kaldereroak izaten dira gure hirira iristen lehenak, eta inauteriak datozela iragartzen digute. Irunen, Irungo Atsegiña elkarteak antolatzen du hiriaren erdiguneko kaleetan zehar ateratzen den kaldereroen konpartsa.
Kaldereroen ondoren, inudeek betetzen dituzte hiriguneko kaleak, bakoitza bere bikotekidearekin. Ehunka pertsona (dantzariak eta figuranteak) ateratzen dira hiriko kaleetan zehar Raimundo Sarriegiren martxen doinuan desfilatuz.