Bizkaiko Jaunak, on Diego Lopez Harokoak, 1300ean hiribildua sortu zuen eta, oraindik, bere estatuatik zaintzen du hiria, Plaza Biribiletik, hiri indartsu honetako negozio-zentroak inguratzen duela.
Ezkiek itzala eta usain gozoa ematen diote Kale Nagusiari, eta horretaz guztiaz gozatzeko aukera dugu paseatu, dendak ikuskatu eta fatxadak mirestean.