Folklorea kulturak elkartzeko hizkuntza unibertsal gisa. Eraiki dantza-taldeko kideek, 1996an, Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia sortzeko beharra ikusi zuten, dantza-taldeko ikasleek urtero egiten zuten lana saritu eta jendeari erakusteko, 5 urtetik aurrerako haurrek astero entseatzen baitzuten.
Proiektua egia bihurtu zen taldekideen eta haien senideen lan desinteresatuari esker.