Bidasoa folk jaialdia guztiei zuzentzen zaie, eta luzaroan ahantzita izan den egitekoa itzuli dio gure lurraldeak berezko duen muga izaerari: elkargunearena.
Topaketak eta aurkikuntzak dira jaialdi honen izateko arrazoi. Urtetik urtera gero eta musika-aditu gehiagoren eta ikusmina dutenen interesa pizten du jaialdi honek.