1639ko irailaren 8an Guadalupeko Ama Birjinari eskerrak emateko egin zitzaion botoaren berriztapena ospatzeko egiten dira jai hauek. 1638an etsaien setiotik askatu izana eskertzeko egin zitzaion lehenengo boto hori Ama Birjinari.
Botoa ez da Alardera mugatzen, Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasi eta irailaren 10ean, setioan hildako guztien oroitzapenezko elizkizunarekin amaitzen baita. Ospakizun horiek guztiak Hondarribiko herriak bihotzez sentitu eta bizi dituen ekintza kulturalak dira.