Bilbao

Yohn Jauregia “La Bolsa”

Edificio La Bolsa

Yohn jauregi barrokoan –“La Bolsa” izenez da ezaguna– ate dinteldua gailentzen da. Bizkaiko arkitektura zibilean ez dago halako besterik, eta kanpoko hiru fatxaden dotorezia ere nabarmentzen da; garrantzitsuenak Santa Maria kalera ematen du.

Badirudi “La Bolsa” izena “merkatarien kontratazio poltsa” posible batetik datorkiola, edo, besterik gabe, beheko solairuan izandako establezimendu baten izenetik.

Gaur egun kultur etxea da eraikin hau; ez dakigu nor izan zen eraikinaren egilea.