Euskal Herriaren ikurretako bat gastronomia da, eta ezin alde batera utzi janariaren osagarri egokiena: edaria. Hain zuzen, sagardoa da bertako edari nagusietako bat.
Ehunka urte dira lurralde honetan sagardoa egiten dela. Sagarren zuku irakinetik ateratzen da metodo tradizionalak erabiliz..
Sagardo-denboraldia urtarrilaren bigarren erdialdean hasi eta apirilaren amaieran bukatzen da, eta euskaldunak sagardotegietara joaten dira denboraldiko sagardoa dastatzera.