Vitoria-Gasteiz

Kontzertu handien zikloa

Otsaila, martxoa, apirila, maiatza.

ciclograndesconciertos

Kontzertu handien zikloa 2006an sortu zen, hirian bultzada handi bat emateko musika klasikoari, eta, hala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antzokian aldian-aldian egiten duen programazioa osatzeko.

Nazioarteko orkestra eta artista handiak pasatu dira urte hauetan Principal Antzokitik, esate baterako, BBC Philharmonic Orchestra, San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra, Cecilia Bartoli bel cantoko ahotsik ederrenetariko bat, Maria João Pires, Arcadi Volodos eta Krystian Zimerman piano-jotzaileak eta Gergiev eta Rafael Frübeck de Burgos zuzendariak.