Uztaileko bigarren hamabostaldian, Donostia jazz onenaren erritmoan mugitzen da. Musikako artista handiak, besteak beste James Brown, Liza Minelli, Bobby McFerrin, Diana Krall, Cassandra Wilson eta B.B. King, gure hiriko hondartza, antzoki, plaza eta auditorioetara etorri dira nazioartean ospe handia duen jazzaldi honetan entzuleei gozaraztera.