Egituran hiria inguratzen zuen harresiaren hondarrak eta Erdi Aroko beste aztarna batzuk daude oraindik.
XVI. mendeko jauregi errenazentista eder hau biltzarretarako egoitza gisa erabiltzen da, eta ekipamendu tekniko modernoa du (megafonia, proiektorea, aldi bereko itzulpenerako kabinak, etab.). Martín de Salinas du izena areto nagusiak, zeinak harrizko estaldura baitu, eta 220 biltzarkiderentzako lekua. Karlos V.aren enbaxadore izan zen Salinas; gasteiztarra zen, eta haren aginduz eraiki zen jauregi eder hori, Erdi Aroko harresiaren ondoan.