Euskal Museoak ia ehun urteko ibilbidean jasotako 20.000 objektutik gorako multzo bat du, zeinek euskal herritarren egunerokotasuna eta bizitza osatu zituzten alderdiak islatzen baitituzte.
Arrantzari eta itsasoari, artzaintzari, burdingintzari eta ogibide eta artisau tradizionalei buruzko aretoak ikus daitezke; esate baterako, zeramikari eta ehungintzari buruzkoak.