Bilbao

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Urtean behin

EUSKALDUNA1

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS), 90 urtetik gorako ibilbidean, lan handia egin du Bilbon, Bizkaian eta kanpoan.

Euskalduna Jauregian egiten diren abonuko eta ganberako denboraldiez gainera, BOS Bizkaiko herrietara ere joaten da, OLBEren operetan kolaboratzen du, eta birak eta irteerak egiten ditu; gainera, Orkestrak lan pedagogiko handia egiten du: kontzertu didaktikoak 1985etik (ekimen horretan aitzindaritzat jo daiteke), Kontzertuak Familian eta musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak.

Era berean, lankidetza-harremanak ditu beste erakunde kultural batzuekin, hala nola Arriaga Antzokiarekin, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta Bilboko Arte Ederren Museoarekin.