Atxuriko geltokiaren egungo eraikina 1912an eraiki zen, 1882ko jatorrizko terminalaren ordez, hau txiki geratu baitzen. Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen.
Geltokiaren sarreran, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak osatutako armarri multzo bat ikus daiteke, Nafarroako armarriaren kateez gain. Izan ere, geltoki hori eraiki zenean, Ferrocarriles Vascongados konpainiak Vasco-Navarro trenbidea eskuratzea aurreikusi zuen, baina azkenean ez zen eskuratu.