Bilbao

Asisko Frantzisko Santuaren Eliza

Iglesia San Francisco

Zabalburutarrek (Mena jauregitik gertu bizi ziren) lurra utzi eta eliza neogotiko honen zati bat ordaindu zuten. Eliza 1890ean diseinatu zuen Luis de Landecho arkitektoak; katedral gotikoetan inspiratutako tenplu bat diseinatu zuen, eta Oiz mendiko hareharria erabili zuten eraikitzeko.

Proiektu honi esker, Madrilgo Arte Ederren Erakusketan urrezko domina lortu zuen urte hartan.

Bilbok XIX. mendearen bukaeran industria garapenaren ondorioz izan zuen biztanleria igoeragatik eraiki zen eliza hau, eta horregatik esaten zaio “bosgarren parrokia”.