Bilbao

Areatzako Kioskoa

Kiosko

Pedro Ispizua arkitekto bermeotarraren lana da; marrazki artistikoaren zale sutsua zen, eta nabari da musika kiosko honen proposamen grafikoetan. Zirkularra da, hegal-teilatua du eta espresionismo handikoa da, oskol baten forman inspiratua.

Erriberako Merkatuarekin batera, Ispizuak Bilboko Zazpi Kaleetan utzi zuen legaturik garrantzitsuena da.

Kiosko honetan jai pribatuak, kontzertuak, DJen saioak, etab. antolatzen dira.